IRITSI DA EGUNA!!!

Bai horixe, iritsi da eguna eta Leitza prest dago arratsaldetik hasi eta bihar arte zutik irauteko! eguraldi aparta honek lagunduko baigaitu gaua ezin hobe pasatzen.

Gogoratu 6:30tan hasiko garela egunaz gozatzen kalejirarekin eta sarrerak arratsaldeko 7tatik aurrera erosi daitezkela txarteldegian.

Zaindu lagunak eta zaindu herria.


Laster arte!
Bueltan Da! Hemen da AtekaRock 2012 !

Martxoaren 24an Leitzako kiroldegian izanen da AtekaRock musika jaialdiaren bigarren edizioa, musika talde bikainak izango ditugularik bertan:


AKATU
KAOTIKO
GOVERNORS
ZE ESATEK!
TXIMELETA

...polikiroldegi atariko karpan...

DJ BULL


... eta Gaztetxen ere, pasa zen urtean bezala, egonen da zer ikusi eta zer entzun, HIP HOP gaua izanen bait da bertan! Hurrengo taldeak egonen dira gaztetxean:


121 KREW
GOIENETXE ANAIAK
RAPEROS DE EMAUS

Arratsaldeko 18:30etan herritik barrena egingo den kalejirarekin hasiko dugu festa, eta iluntzeko 20:00etan ekitaldi nagusia izango da polikiroldegian bertan. 

Beraz, animatu eta hurbildu Leitzara arratsaldetik!!