Bueltan Da! Hemen da AtekaRock 2012 !

Martxoaren 24an Leitzako kiroldegian izanen da AtekaRock musika jaialdiaren bigarren edizioa, musika talde bikainak izango ditugularik bertan:


AKATU
KAOTIKO
GOVERNORS
ZE ESATEK!
TXIMELETA

...polikiroldegi atariko karpan...

DJ BULL


... eta Gaztetxen ere, pasa zen urtean bezala, egonen da zer ikusi eta zer entzun, HIP HOP gaua izanen bait da bertan! Hurrengo taldeak egonen dira gaztetxean:


121 KREW
GOIENETXE ANAIAK
RAPEROS DE EMAUS

Arratsaldeko 18:30etan herritik barrena egingo den kalejirarekin hasiko dugu festa, eta iluntzeko 20:00etan ekitaldi nagusia izango da polikiroldegian bertan. 

Beraz, animatu eta hurbildu Leitzara arratsaldetik!! 

14 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo

gustatuko litzaidake jakitea zelakoa izango den akanpalekua, landa baten izango da?

AtekaRock dijo...

Kaixo! akanpalekua herriko frontoian izango da, pasa zen urtean bezela. Frontoia estalia da, beraz eguraldia edozein dela ere ez da arazorik izanen. Gainera frontoia kontzertu gunetik oso hurbil dago...

Aitzi dijo...

Kaixo galderatxo bat!! sarrerak nun eongo dia salgai? leitzan martxoan 24 erostea segurua izango litzake edo hobe aurrez erostea? zer gomendatzen duzue?

atekarock dijo...

Kaixo Aitzi! Guk sarrerak aurrez erostea gomendatzen dugu, alde batetik, zuei merkeago zaizkizuelako eta bestetik, guk aurreikuspenak egin zitzazkegulako.

Laster arte!

Aitzi dijo...

Milesker, kontuan izango dugu. laster arte.

Anónimo dijo...

epa! kontzertuak talde bakoitzak zein ordenetan joko duen eta zenbat iraungo duen ba al dakizue?

Anónimo dijo...

Noiz arte har ditzakegu sarrerak, Iruñeko tabernetan?

AtekaRock dijo...

Aupa! sarrerak ostegunean bilduko dira herri guztietan.

Kontzertuei dagokienez (ordu zaharreko)06:00ak inguruan amaituko dira. Baina ondoren festak jarraituko du!

Anónimo dijo...

Kaixo!

Gaur jun naiz Oreretako tabernara sarrerak erostera ta justu ordu bat lehenago jaso dituzute jj
Han bertan larunbatean erosteko arazorik ez da egongo ezta?

Eskerrik asko!

atekarock dijo...

Kaixo!

Sarrera ziurtatu nahi izanez gero bihar (osteguna) izanen da azken eguna transferentzia bitartez erosi daitekeena, oso komodoa da eta oraindik 14 eurotan ahal izanen da. Bestela, larunbaterako ere, ale batzuk gordeko ditugu. Egon lasai!

Laster arte!

Anónimo dijo...

Gabon!

Galdera bat dakat akanpelekuari buruz, irakurri dut frontoian izango dela. Beraz, kanpai dendak ezingo dire montatu eta finkatu, ez? Nola izan zen lehengo urtian? Gomendiorik bai?

Miyesker!!

Anónimo dijo...

guk denda montateko harriak erabiliko ditugu. guretzat ere lehenengo aldia izango da

AtekaRock dijo...

Kanpiñek montatu daittezke, klabijaik sartu gabe karo, esan duen bezela harrikin edo besteik gabe...

Aitzi dijo...

Atsaldeon!!! iritsi da eguna. kotxean leitzara joaterik izango da gaur ezta? eske urrun xamarretik joanen ga ta... jakiteko zan. geroarte.