Atekabeltz Herrigunea

"Elkarlanetik jaio, musikatik eraiki!" 


AtekaRock Leitzako Herri Mugimenduko talde desberdinek elkarlanetik sortutako jaialdia da. 2011n izan zen musika jaialdi honen lehen edizioa.

Atekabeltz Herrigunea kultur, herri ta proiektu autogestionatu bezala indartzea du helburu jaialdiak. Herritarrak nahiz herri mugimenduak musika jaialdi honen antolakuntzan jo eta su dihardu eraikina moldatu eta bere etorkizuna bermatzeko.

Horregatik aukeratu genuen hasieratik "Elkarlanetik jaio, musikatik eraiki!" AtekaRock Jaialdirako. Horixe baita azken batean jaialdi hau, elkarlana eta musika bateratzen dituen herri ekimen bat. 

No hay comentarios: