Taldeak

AKATU

Akatu Iruñatik datorkigun Hardcore-Metal-Rock taldea dugu. 2011ko urrian kaleratu zuten beraien azken lana, "Phoenix" izeneko diskoa. Indarrez betetako zuzenekoa eskaintzen du talde honek, eta Euskal Herriko toki askotan kontzertuak ematen dabiltza. Oraingoan, AtekaRocken izango ditugu ba!
 




KAOTIKO

Kaotiko Punk-Rock musika egiten duen Aguraingo taldea dugu. Urte asko daramatza eskenatokiz eskenatoki zuzeneko indartsuak eskaintzen, esperientzia handiko taldea delarik, beraz. Dudarik gabe, zoromena ekarriko digute arabar hauek leitzako kiroldegira!




GOVERNORS

Arrasateko laukote honek rock gogor melodikoa egiten du, eta zuzenekoetan kantuen bidez transmititzen duten amorru eta intentsitatea dira beraien ezaugarri nagusietako batzuk. Beraien hirugarren lana, "Collage", 2011ko urte bukaeran kaleratu dutelarik, Martxoaren 24an zuzenean ikusteko aukera bikaina!




ZE ESATEK!

Ze Esatek! taldeak egiten duen musika proposamenak jaia eta dantza nahasten ditu. Alaitasuna, bizipoza eta goraldi izugarria eragiten du taldearen musikak. Atera berri duen "Rock&Ron" diskan ere ildo beretik jarraitzen dute, beraz, Ska-Reggae-Rock doinuez gozatzeko aukera ere izango dugu Leitzan!


TXIMELETA

Tximeleta taldeak urteak daramatza herriz-herri, plazaz-plaza, festetako giroa berotzen. Euskal doinuetan oinarritzen den errepertorio zabala du taldeak, zahar nahiz gazte mugiarazten dituenak. Dantzatzeko aitzakiarik ez da falta, beraz. Aire aire! 

No hay comentarios: